XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Aipatutako Enpresa horri, Eusko Jaurlaritzako Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Dirubideen Zuzendaritzaren aurrean behin-betiko fidantza sortzeko beharra ezartzea, erabaki hau jakinarazi dadinetik hasi eta 25 eguneko epearen barruan, kontratako aurrekontu osoaren %4aren zenbatekoz, bi milioi, seiehun eta hemeretzi mila, berrehun eta laurogeitaemeretzi (2.619.299 pzta.) pezetakoa alegia.

3. Proiektoa egiteratzen hasi delakoaren Egiaztagiria egitea, Erabaki hau jakinaraz dadineko egunaren biharamonetik hasi eta 5 lanegunetako epearen barruan, gehienez.

4. Kontratista-hartzaileak, dagokion Industria-Zergapideko Fiskal-Baimenari dagozkionetarako, lanak egiteratuko direneko Lurraldean egon beharko duela erasota uztea.

5. Lan-egiterapenaren ondorio guztietarako, lanak ematen zaizkion Erakundeak, Erabaki honen jakinerazpen-egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan, bere egoitza edo bere ordezkariarena Administrazioari ezagutaraziko dio, egoitza horrek lan-tokian bertan edo horretatik hurbil egon behar duelarik.

Gero gerta daitekeen ezein egoitza-aldaketarako, kontratistak, aurrez, Administrazioaren baiespena beharko du.

Halaber, kontratistak edo beste ordezkariak, esandako tokian bizi beharko du eta bere ordez nor uzten duen Zuzendaritzari jakinarazi ondoren baizik ezingo du bertatik alde egin.

Erabaki hori behin-betikoa da administrazio bidean eta horren aurka, legez doakienek, gora jotze errekurtsoa egin ahal izango dute Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren aurrean, hori jakin eraz dadin egunaren biharamunetik hasi eta 15 egunetako epearen barruan.

Gasteiz, 1987.eko Irailak 9.

Etxebizitza-Zuzendaria, ELENA ALDAY CARRASCO.